Bikaintasun-zentroak

Industria-bazkideen laguntzarekin, 3 bikaintasun zentro sortuko dira, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBESa) partaide dire Zentro Teknologikoez eta EAEn egoitza duten unibertsitatez osatuak, industrian dauden proba- eta entsegu-instalazioekin lankidetzan.

Bikaintasun-zentroek produktu eta teknologia berriak merkatura azkarrago heltzeko aukera emateaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoari eta proiektuan parte hartzen duten erakundeei ere lagunduko diete, mundu mailan trenbide sektoreko aurrerapen teknologikoetan erreferenteak izanez.

Bikaintasun-zentroak hurrengo arloen inguruan sortuko dira:

  • Sistema digitalak
  • Material gurpilduna
  • Azpiegietura

Sistema digitalak

Zentro honek digitalizazio arloak landuko ditu, sistema osoaren ikuspegia eskainiz, ikerketa, garapena eta berrikuntza eraldatzeko.

Sistema digitalak aztertzen dituen bikaintasun zentroak hurrengoko erronkei erantzutea du helburu, besteak beste: etorkizuneko trenbide-eragiketa eta kontrola, Smart monitoring-a eta sistema autonomoak, bezeroen esperientzia hobetzea eta merkantzia trenen eragiketak optimizatzea.

Material Gurpilduna

Material gurpildunaren gaineko berrikuntza zentroak material eremu guztiak landuko ditu: bidaiariak, abiadura handiko trenak, merkantziak, tren arinak eta metroak.

Material gurpildunaren gaineko berrikuntza zentroak etorkizuneko trenbide garraioan aurrera egiteko funtsezkoak diren hainbat arlotako ikerketak bultzatuko ditu. Adibidez, funtsezkoak diren arloetan lagunduz, hala nola balio handiko gurpildun materialaren sistemetan, baliabideen optimizazioan eta energiaren kudeaketan.

Azpiegitura

Azpiegitura zentroan egindako ikerketak trenbide-sistema seguru eta iraunkor baten garapenaren inguruan oinarrituko dira, baliabideen kudeaketarekin, gaitasun handiagoarekin eta puntualtasun handiagoarekin.

Helburua bere azpiegituraren kostuak optimizatzea izango da, inbertsioa, karbono-aztarna eta faktore sozialak kontuan hartuta.

Zentroak diziplina espezializatuak barneratuko ditu, hala nola zarata eta bibrazioak, propultsio-sistema berriak edo material berriak.