ZER DA RAIL INNOVATION NETWORK-A (RIN)?

RIN proiektuaren helburua akademiaren eta industriaren arteko lankidetza sortzea da, trenbide-sektorearen berrikuntza bultzatzeko eta teknologia eta produktu berrien ezarpena bizkortzeko, ikerketa-fasetik hasita mundu mailako merkatuetara heldu arte.

Horretarako, Trenbide Berrikuntzaren Aliantza proiektuak hiru bikaintasun-zentro garatuko ditu, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBESa) partaide diren Zentru Teknologikoez eta Euskal Autonomi Erkidegoan egoitza duten unibertsitateez osatuak, industrian dauden proba- eta entsegu-instalazioekin lankidetzan.

Bikaintasun-zentroak honako eremu hauen inguruan sortuko dira: (1) Sistema Digitalak, (2) Material Gurpilduna eta (3) Azpiegitura.

Zergaitik sortzen da?

Tren- sektoreko enpresek munduan liderrak diren instalazio eta trebetasunak eskura eduki ahal izateko eta teknologia eta produktu berrien ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko. Industria-bazkideen laguntzarekin, zentroek munduan liderrak bilakatuko dituzten ikerkertak garatuko dituzte, hasierako ideiatik hasita merkatuan aplikatzeraino. Bikaintasun-zentroek produktu eta teknologia berriak merkatuan azkarrago sartzeko aukera ezinobea aurkeztuko dute.

Nola lagun zaitzake?

RINak azeleragailu gisa lan egingo du, prozesuak bultzatzeko eta produktuak eta berrikuntzak merkatura lehenago irits daitezen.

RINaren onura zehatzak hurrengoak dira:

 

  • Berrikuntzari dagokionez tokiko erakundeekin harremanetan jartzeko sare bat lortzea
  • Ezagutzeko zailak diren gaitasunak eta hauek gainditzeko aukera teknologikoak ezagutzea
  • Froga garaian gelditzen diren proiektuak abiaraztea eta eskala errealean ezartzea, azken bideragarritasuna egiaztatu ahal izateko
  • Inbertsioaren itzulera optimizatzea. Enpresek ez dute beren berrikuntzak errentagarri bihurtzera mugatu behar. Aliantzaren bitartez teknologien eta ezagutzaren transferentzia indartuko da, proiektuen errentagarritasuna ahalbideratuz.
  • Sareko kideak diren erakundeek entitate berritzaile gisa izendatzen dion marka bat izango du